domingo, 25 de abril de 2010

Biografia (Axl Rose)

Axl Rose talde bateko abeslari da, Guns n' Roses-ekoa hain zuzen.
Axl 1962ko Otsailaren 6an jaio zen, beraz gaur egun 48 urte ditu.
Axl-n abizena ez da betidanik horrela izan, aldatu egin zuen zeren eta 17 urte zituenean ohartu zen berak aita deitzen zuen gizona, ez zela bere benetako aita, eta horregatik aldatu zuen.
Berak entzuten zuen musikak ez zuen zerikusirik bere senideek entzuten zuten musikarekin, bere senideak erligiosoak ziren, eta bera handia egin zenean rock musikara pasatu zen(Rolling Stones, Aerosmith, Queen, Led Zeppelin etb.) entzuten hasi zen.

Bere bidea hartzean, musika talde bat osatu nahi zuela esan zuen, txikitatik ere betidanik esan du Rock-eko izar izatea gustatuko litzaiokeela, eta gaur egun ikusten denez, bere ametsa bete du.
Axl kartzelan egon zen denboraldi batez, oso mutil gatazkatsua izan zen, alkola eta drogak eragindako gauzengatik egon zen kartzelan, eta hantxe ezagutu zuten elkar Axl eta bere taldeko kideak, gitarrista izan ezik.
Gitarrista (Slash) eta berak, txiki-txikitarik ezagutzen zuten elkar, eta oso ondo eramaten ziren.
Kartzelatik irten ondoren, taldea sortu zuten, Guns n' Roses izeneko taldea.
Guns pistolengatik dator(denak kartzelan egoteagatik) eta Roses(bere abizenagatik).
Haien musika Hard Rock generotzat jotzen da, musika egiten hasi zirenean ez zuten arrakasta handirik izan, baina bigarren urtean edo, izugarrizko arraskasta lortu zuten.
Haien kontzertuak oso bitxiak dira, Axl beti moskortuta eta gantzontzilotan irteten delako, eta Slash txapel batekin eta beti erretzen.
Axl abeslari izatez aparte pianoa, eta gitarra ere jotzen ditu.
Talde direnetik 10 diska atera dituzte, famatuenak hauek dira: Use your illusionI, Use your illusionII, eta Apettite for destruction.
Orain dela bi urte edo, Axl-ek eta Slash-ek liskar bat eduki zuten eta Slash beste talde batera joan zen, horrek Axl asko mindu zuen, eta jotzeari utzi zuten.
Hala ere gaur egun beste gitarrista bat hautatu eta girak ematen hasi ziren.
Eta espero dugu horrela jarraitzea, onak dira eta.