sábado, 13 de marzo de 2010

Eskaera gutuna


Gure herriko alkate agurgarria:
Zure herri bereko laguntza behar duten gazte batzuk gara.
Zuregana jotzen dugu, gazteok ez dugulako non egon:
Zornotzan ez dago ia gazteentzako tabernarik, ez gauez, ezta arratsaldez egoteko tokirik, soilik gazte txokoa dugu, eta uste dugu ez dela nahikoa, hor ume asko ere egoten direlako, eta ez gaudelako gure adineko jendearekin, ez gaude gure giroan
Beste herri batzuetan, gazteentzako gaueko taberna asko daude, eta hor gure adineko giroa sortzen da, baina hemen aldiz, ez dago girorik.
Eskatu nahi dizuguna hauxe da:
Gaueko taberna gehiago jartzea gazteentzat, edo egoteko tokiren bat, jende gaztea joango litzateke hara, badakigu hori ez dagoela guztiz zure esku, baina gutxienez proposatu ahalko zenukeela uste dugu.
Asko eskertuko genizuke zeren eta horrela hotz dagoenean gazteok lekuren bat edukiko genuke eguna eta gaua pasatzeko eta baita dibertitzeko ere.
Honek ere zuentzat bere alde ona du, zeren eta zenbat eta jende gehiago etorri, gero eta turismo gehiago edukiko genuke.
Kasu egingo diguzuelakoan, eskerrik asko.
Zure erantzunaren zain:
Laguntza behar duten gazte batzuk.
Zornotza, 2010-01-28

No hay comentarios:

Publicar un comentario