miércoles, 10 de marzo de 2010

Ziztada batengatik

Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar?
Zer bururatu zitzaion ba, hori, bat-batean?
Bai, halaxe izan zen, ziztu bizian jaiki zen ziztadaren minagatik.
Hain zen handia mina, nola ez zekien zer egin, horregatik korrika batean altxatu eta anbulategirako bidea hartu zuen.
Ambulategira heldu bezain laster, atea kolpe handi batez ireki, eta erizainari oihuka hasi zitzaion:

-Eneeeee! Erle batek kriston ziztada eman dit! Eta min jasanezina dut!
-Lasai, lasai neska! Orain deituko diot medikuari eta!

Bat-batean medikua agertu zen.
Altua zen, begi urdinak zituen, ile horixka zuen, eta ez zirudien oso zaharra, 24 urte inguru baino ez zituen edukiko.
Aitor zuen izena.
Matxalen txundituta geratu zen, mina ia-ia pasa egin zitzaion mediku hura ikustean.
Hain zen guapoa hura…
Matxalen ez zen neska polit bat esaten zena, ile kizkurduna eta beltz-beltza zuen, ikatza bezain beltzuta, begiak kolore marroixkak zituen, eta pixkat potolo zegoen.

-Ea neskatxa, esaidazu zer gertatu zaizun.
-Lo nengoen zuhaitz baten azpian eta bat-batean erle batek kriston ziztada eman dit!
-Lasai, orain begiratuko dizut.
-Bai, eskerrik asko! Baina arin, min handia dut eta!

Medikuak ziztada begiratu zuen, ez zen ziztada komun bat izan, ohikoa dena baino gorriago baitzuen.
Pixkat arraroa iruditu zitzaion, hala ere krematxo bat eman zion eta handik 2 aste pasatakoan itzultzeko esan zion.
Eta Matxalenek halaxe egin zuen, 2 aste pasa eta gero medikura itzuli zen:

-Kaixo Matxalen, hemen zaude berriro, nola duzu ziztada hori?
-Pixkat hobeto dut, baina hala ere oraindik min ematen dit.
-Lasai, oraintxe begiratuko dizut ea nola duzun.

Begiratu bezain laster Aitorrek ziztada hura txarrerantz zihoala ikusi zuen, eta asko kezkatu zen, hala ere ez zuen kezkatu itxura, Matxalen ohartu ez zedin plantak egiten baitzituen.

-Ez duzu ezer, baina egunero etorri beharko zara ziztada ikustera.
-Eguneroooo? Bai zera…

Matxalen egia esanda poz-pozik zegoen, Aitorr ikustearren munduaren amaieraraino joango litzatekeelako.
Zergatik sentitu zuen bat-batean sentimendu hori Matxalenek?
Buruari bueltak eta bueltak ematen igaro zituen egunak.
Egunak pasa…egunak etorri… eta halaxe egiten zuen, Matxalenek egunero pentsatzen zuen Aitorrengan, eta baita Aitorrengana joaten zen ziztada ea nola zihoan ikustera.
Aitorrek ere Matxalenganako sentimendu arraroak sentitzen hasi zela ohartu zen, baina ez zuen argi zer zen, ezta nundik atera ziren ere.
Laguntasun handiko gauza arraro bat edo hartu ziola pentsatu zuen, eta ez zion garrantzi handirik eman.
Matxaleni berdin gertatzen zitzaion, baina noski, nola sentituko zuen 24 urteko mutil batek zeozer 15 urteko neskatxa batengatik?
Ezinezkoa iruditzen zitzaion, eta berak ere paso egiten zuen.
Matxaleni ziztada sendatu zitzaion, pena zen hura ba! Ez baitzuen Aitor gehiago ukisiko, baina alde batetik hobeto, horrela berataz ahaztuko baitzen.
Eta horrela hilabete, bi, hiru, lau… pasatu ziren mediku hura bisitatu gabe, ezta ikusi gabe.
Matxalen egunero oroitzen zen berarekin, baina bera, Matxalenez oroitzen zen?
Gau batean, herrian festa bat zegoen, eta Matxalen bere lagunekin irten zen, pixkat ligatzeko eta Aitorrez ahazteko gogoekin, eta nun ikusi zuen Aitor, hantxe! Bera zegoen taberna berean.
Jesus… Kasualitatea bazen ba!
Berarengana hurbildu zitzaion, ezin zituen gogoak gehiago aguantatu:

-Aitor! Aspaldiko! Nola zu hemen?
-Kaixo Matxalen! Ni hemengoa naiz, eta hemen parrandan, pixkat lana alde batera uzten!
-Ene herri berekoak eta ohartu ere ez gara egin! Zer nolako kasualitatea! Tragu bat artzera gonbidatzen zaitut.
-Ondo da, onartzen dut eskaintza, joan gaitezen hango mahi hartara.
Eta halaxe egin zuten, pixkat izkutatuta zegoen mahi batetan eseri ziren, beraietaz eta beraien gauzetaz hizketan.
-Nola duzu ziztada? Guztiz sendatu zaizu?
-Askoz hobeto dut, hala ere batzuetan marka gorri batzuk agertzen zaizkit, eskerrik asko.
Horrela orduak igaro ziren hizketan…
Bat-batean bien begiradak gurutzatu ziren, eta segundo luze batzuz elkarri begira geratu ziren. Bietako batek ere ez zekien zer egin, argi zegoen biek nahi zutena, baina zaila zen, oso zaila.
Baina sentimenduek agintzen zutena egin zuten biek, bat-batean Aitorrek Matxalenen kokotza hartu eta musu bat eman zion.
Muxu ahaztezin bat.

-Barkaidazu Matxalen, ez nuen hori egin behar, zuk 15 urte dituzu, nik 24 eta…
-Eta zer? Maite izanez gero, zergatik ezin gara elkarrekin egon?

Egunak pasa ziren… Biek gai horri buelta asko eman ondoren, izkutuan ikustea erabaki zuten.
Horrela iraun zuten 7 hilabetez, oso zoriontsuak ziren biak, asko maite zuten elkar.
Baina arrisku bat zegoen, edonork ikus zezakeen, eta hala gertatu zen, Matxalenen izebak ikusi egin zituen biak muxuka.
Txundituta geratu zen, ezin zuen sinistu hura Matxalen zela.
Korrika batean amari kontatu zion, eta noski, mundu osoa ohartarazi zen gertatzen ari zenaz.

-Matxalen, ze astakeri egiten ari zara?
-Ama ez da astakeri bat, maitasuna da.
-Maitasuna? Zutaz aprobetxatzen ari da! Ez ahal zara konturatzen?
-Hori ez da horrela ama, berak eta nik bakarrik dakigu zer dagoen gure artean, bost axola zait besteok pentsatzen duzuena.

Arazo asko eduki zituzten Aitorrek eta Matxalenek.
Aitor erabat beldurtuta zegoen, gartzelan sartuko zioten beldurra zuen, pederastaz akusatu ahal ziotelako.
Eta hala egin zuten, herriak Matxalenek zituen marka gorriak eta bultuak, Aitorrek bortxatu zuelako zela esaten zuten.
Dena gezurra zen arren, Aitor epaitu eta gartzelan sartu zuten.
Matxalen harrituta geratu zen hori entzun zuenean, eta Aitor ikustera joan zen.

-Aitor laztana! Nolatan gertatu dau hau? Ez dut ulertzen! Nik ez nuen nahi hau gertatzea! Maite zaitut eta zurekin egon nahi dut!
-Bortxatu egin zaitudala esaten dute, eta hau da tokatu zaidan kondena, baina ez zait axola, zutaz maiteminduta nago.
-Egia esango diet guztiei eta gu bakean uzteko eskatuko diet! Ez dago eskubiderik, elkar maite badugu utz gaitzatela bakean!
-Arrazoi duzu, gendeak egia jakin dezan ordua heldu da, ez nau ezerk lotsatzen, ezta ezerk beldurtzen.

Eta halaxe izan zen, Matxalenek egia aitortu zuen, inork ez zuen hasieran ondo hartu, baina onartu beharra izango zuten, Aitorr eta Matxalen elkarrekin egongo baitziren.
Eta frogatu zuen handitu eta ziztada gorri horiek erle batek eginak zirela, medikuaren fitxaren bidez eta erizainaren laguntzari esker.
Ziztada batzuengatik hori guztia gertatzea, penagarria iruditzen zitzien…
Baina azkenean Aitor gartzeletik kanporatu zuten, eta azkenik Matxalen eta Aitor lasai-lasai ibili ahalko ziren ezertaz kezkatu gabe.
Gendeak onartu ez zuen arren, berdin zitzaien, haien maitasuna gendeak esaten zuena baino handiagoa zelako.
Nork esango zien erle ziztada batengatik beraien axukre koxkorra aurkituko zutela?
Nun eta anbulategi baten! Harrigarria zen…
Baina ziztada hura ez zen soilik erle ziztada bat izan, maitasun ziztada bat baizik.
Maitasun ziztada oso handia.



Amaia.Muñoz/ 4.D

No hay comentarios:

Publicar un comentario