miércoles, 10 de marzo de 2010

Maitasun gutuna


Kaixo maitea:
Egia esaten badizut, hainbeste sentipen ditut hemen nire barnean gordeta, ez dakidala ondo nundik hasi, baina korapilo sendo hau askatzeko unea heldu dela uste dut, eta gutun honen bidez esango dizut, aurpegira ez zaizkidalako gauza hauek irteten:
Dena hasi zen Udaberri zoragarri batean, loreak hasten ari ziren bitartean, zuganako maitasuna ere hazten zihoala ohartu nintzen.
Ez dakit nola, baina denbora gutxian, barrurarte sartzea lortu duzu, nire bihotzeko leku izkutu honetaraino hain zuzen, eta gutxi balitz, bihotza piztu didazu.
Ez daramagu denbora asko, 5 hilabete soilik, baina 5 hilabete hauetan, inork inoiz eman ez didana eta sentiarazi ez didana nik sentitzea lortu duzu.
Ez dago hitzik zu deskribatzeko, zoragarria zara.
Dena da zoragarria, zurekin denbora ez da existitzen, hilabeteak egunak dira, egunak orduak, orduak minutuak, eta minutuak sengudoak.
Zu ikusten zaitudanean, gauza txar guztiak joan egiten dira nire barrenetik, eta alaitasuna eta zoriontasuna baino ez dut nire barnean.
Nola liteke pertsona batek hau guztia niri sentiaraztea?
Batzuetan txotxola bat bezela nabaritzen dut nire burua, baina dena txora-txora eginda naukazulako da.
Zure begietan zerua ikus dezaket, bertatik irteten den argia, eguzki izpiak baino argiagoa baita.
Zure irribarreak asko trasmititzen dit, nirekin zoriontsu zarenaren sentsazioa ematen dit, eta asko eskertzen dut.
Eta zure ile kixkur luzeak hain dira luzeak, zein askatasunera gogorarazten didate.
Guk biok biziko dugun askatasunari hain zuzen.
Lixkarrak ere eduki ditugu, baina beti aurrera jarraitu dugu, lixkarretatik beti atera dugu zeozer ona, akats gehiago ez egiten ikasi dugu, eta harro nago horretaz, harro nago gure harremanaz.
Askotan galdera berdina egiten diot nire buruari:
-Zer izango nintzateke zu gabe? Nor maitatuko nuke, nik zu maitatzen zaitudan hainbeste?
Eta inoiz ez dut erantzunik aurkitzen, zu zara nire bizia, zu gabe nire bizitzak ez duelako zentzurik.
Eta une hauetan konturatzen naiz, zenbat maite zaitudan, zoratzeraino maite zaitut, zoramena zara niretzako.
Batzuetan min egiten badidazu ere, ez zait axola, zoratzeraino maite zaitudalako.
Zurekin ez nagoenean, denbora oso astiro doa, eta beti denak zuri gogorarazten dit, eta segundoak zenbatzen hasten naiz zu berriz ikusteko.
Askotan pentsatu dut: Zurekin egon nahi dut bizitza osoan, bizitza osoa zu gabe ez delako existitzen, baina batzuetan zaila iruditzen zait, bizitza osoa denbora asko baita.
Ezinezkoa dela pentsatzean, negarrez hasten naiz, eta nire begietatik malko disdiratsuak ateratzen zaizkit, zuk ematen didazun disdira hori, joan egiten zait.
Bakarrik zu nire albotik joan ahal zarela pentsatzeak, bizitzeko gogoa kentzen didalako.
Zure besoetan babesturik sentitzen naiz, zure begiradan galtzen naiz, zure ahotsa melodia perfektua da, bibolin baten melodia perfektua bezalakoa, eta zure eskuak, hain dira ere perfektuak... Non ikutzen nauzunean, zeruraino eramaten nauzula, zeruraino ez, zerutik hiru metrora, zeruko toki hartara, inork ezagutzen ez duen tokira.
Hau idazten hasi naiz, eta harrigarria iruditzen zait, nahikoa idatzi dudala uste dut, baina oraindik milaka sentipen ditut nire barnean gordeta zuri esateko, baina ez dakit nola azaldu, ezin dudalako dena hitz batzuetan azaldu.
Zuk ematen didazuna ez da hitzez neurtzen, ezin da neurtu.
Sinistu ez arren, momentu hauetan, begiak malkoz bustita ditut, zugatik egunero isurtzen ditutan malkoz, zu joatearen beldurraren malkoak hain zuzen, baina hain zoriontsu egiten nauzunaren malkoak ere badira.
Egia esanda, gutun honetan ez dut idatzi sentitzen dudanaren erdia ere ez, egunero sentipen berri bat batut zure alboan, eta ezinezkoa egiten zait denak idaztea.
Amets hau gure harremana bezain zoragarria da, ez dut amets hau inoiz bukatzerik nahi.
Zu behar zaitut alboan, zu gabe ez naiz ezer.
Izugarri maite zaitut laztana, izugarri, benetan.


Amaia Muñoz/ 4.D

1 comentario: