sábado, 13 de marzo de 2010

Kexa gutuna


Eitbko zuzendari agurgarria:

Gutun honen bidez zuen saioen programazioari buruzko nire iritzia jakinarazi nahi dizut, ematen dituzuen filmak oso gutxi direlako, eta ematen dituzuenean ez dira onak ezta entretenigarriak ere.

Gaur egun hainbat film berri ateratzen dira zinematara, telebistara... etb.

Baina konturatzen ari naiz, zuen saioetan beti berdinak jartzen dituzuela, eta batzuetan ez dituzue filmik jartzen, eta ni horren aurka nago.

Hasteko, film gehiago jarri behar dituzuela uste dut, badakit ez dela erraza euskarara iltzultzea, eta gehienak gaztelaniaz daudela, baina era berean, Eitbk jendea galduko du, ez baidaudelako film entretenigarririk.

Nire ustez konpetentzia egin beharko zenukete beste saio batzuekin, asko irabaziko zenukete, eta guk ere asko irabaziko genuke, zeren eta asko eskertzen da Zapatu gau batean edo Domeka arratsalde batean film polit bat ikustea.

Ez dizuet eskatzen egunean dauden filmak jartzea, baina bai orain dela bi edo hiru urtekoak jartzea, eta baita adin guztientzako ere.

Gaur egun biolentziazkoak etb. bakarrik baidaude, eta ez da komenigarria umeek hori ikustea.

Uste dut adineko pertsonentzat ere filmak edo saioren bat jartzea, ez baidaude asko.

Baina batez ere gazteentzako saio interesgarriren batzuk jartzea, zer edo zer ikasteko eta heziketarako onak diren saioren bat jartzea, ez baidaude ere, eta hori ondo etorriko litzaieke gazteei bizitzari buruz zerbait ikasteko.

Horregatik astero gai ezberdin bateko filmak jartzea eskatuko nizueke, beti berdinak jartzen dituzuelako eta jendea aspertu egiten delako.

Eskatu behar dizuet gabonetan batez ere programazioa aldatzea, beti ematen duzue film berbera, ditxozozko Harry Potter horren filma, eta gainera beti da film berdina, ez duzue hori ere aldatzen, eta pixkat nazkatuta gaude denok.

Uste dut nahikoa arrazoi eman ditudala, ez dakit zuentzat nahikoak izango diren, baina guretzat, telebista ikusten dugunentzako bai, eta asko eskertuko genizueke kasu pixkat egitea.

Besterik gabe, programazioa hobetuko duzuelakoan, agur.

Zuen jarraitzaileak.

Eskaera gutuna


Gure herriko alkate agurgarria:
Zure herri bereko laguntza behar duten gazte batzuk gara.
Zuregana jotzen dugu, gazteok ez dugulako non egon:
Zornotzan ez dago ia gazteentzako tabernarik, ez gauez, ezta arratsaldez egoteko tokirik, soilik gazte txokoa dugu, eta uste dugu ez dela nahikoa, hor ume asko ere egoten direlako, eta ez gaudelako gure adineko jendearekin, ez gaude gure giroan
Beste herri batzuetan, gazteentzako gaueko taberna asko daude, eta hor gure adineko giroa sortzen da, baina hemen aldiz, ez dago girorik.
Eskatu nahi dizuguna hauxe da:
Gaueko taberna gehiago jartzea gazteentzat, edo egoteko tokiren bat, jende gaztea joango litzateke hara, badakigu hori ez dagoela guztiz zure esku, baina gutxienez proposatu ahalko zenukeela uste dugu.
Asko eskertuko genizuke zeren eta horrela hotz dagoenean gazteok lekuren bat edukiko genuke eguna eta gaua pasatzeko eta baita dibertitzeko ere.
Honek ere zuentzat bere alde ona du, zeren eta zenbat eta jende gehiago etorri, gero eta turismo gehiago edukiko genuke.
Kasu egingo diguzuelakoan, eskerrik asko.
Zure erantzunaren zain:
Laguntza behar duten gazte batzuk.
Zornotza, 2010-01-28

miércoles, 10 de marzo de 2010

Ziztada batengatik

Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar?
Zer bururatu zitzaion ba, hori, bat-batean?
Bai, halaxe izan zen, ziztu bizian jaiki zen ziztadaren minagatik.
Hain zen handia mina, nola ez zekien zer egin, horregatik korrika batean altxatu eta anbulategirako bidea hartu zuen.
Ambulategira heldu bezain laster, atea kolpe handi batez ireki, eta erizainari oihuka hasi zitzaion:

-Eneeeee! Erle batek kriston ziztada eman dit! Eta min jasanezina dut!
-Lasai, lasai neska! Orain deituko diot medikuari eta!

Bat-batean medikua agertu zen.
Altua zen, begi urdinak zituen, ile horixka zuen, eta ez zirudien oso zaharra, 24 urte inguru baino ez zituen edukiko.
Aitor zuen izena.
Matxalen txundituta geratu zen, mina ia-ia pasa egin zitzaion mediku hura ikustean.
Hain zen guapoa hura…
Matxalen ez zen neska polit bat esaten zena, ile kizkurduna eta beltz-beltza zuen, ikatza bezain beltzuta, begiak kolore marroixkak zituen, eta pixkat potolo zegoen.

-Ea neskatxa, esaidazu zer gertatu zaizun.
-Lo nengoen zuhaitz baten azpian eta bat-batean erle batek kriston ziztada eman dit!
-Lasai, orain begiratuko dizut.
-Bai, eskerrik asko! Baina arin, min handia dut eta!

Medikuak ziztada begiratu zuen, ez zen ziztada komun bat izan, ohikoa dena baino gorriago baitzuen.
Pixkat arraroa iruditu zitzaion, hala ere krematxo bat eman zion eta handik 2 aste pasatakoan itzultzeko esan zion.
Eta Matxalenek halaxe egin zuen, 2 aste pasa eta gero medikura itzuli zen:

-Kaixo Matxalen, hemen zaude berriro, nola duzu ziztada hori?
-Pixkat hobeto dut, baina hala ere oraindik min ematen dit.
-Lasai, oraintxe begiratuko dizut ea nola duzun.

Begiratu bezain laster Aitorrek ziztada hura txarrerantz zihoala ikusi zuen, eta asko kezkatu zen, hala ere ez zuen kezkatu itxura, Matxalen ohartu ez zedin plantak egiten baitzituen.

-Ez duzu ezer, baina egunero etorri beharko zara ziztada ikustera.
-Eguneroooo? Bai zera…

Matxalen egia esanda poz-pozik zegoen, Aitorr ikustearren munduaren amaieraraino joango litzatekeelako.
Zergatik sentitu zuen bat-batean sentimendu hori Matxalenek?
Buruari bueltak eta bueltak ematen igaro zituen egunak.
Egunak pasa…egunak etorri… eta halaxe egiten zuen, Matxalenek egunero pentsatzen zuen Aitorrengan, eta baita Aitorrengana joaten zen ziztada ea nola zihoan ikustera.
Aitorrek ere Matxalenganako sentimendu arraroak sentitzen hasi zela ohartu zen, baina ez zuen argi zer zen, ezta nundik atera ziren ere.
Laguntasun handiko gauza arraro bat edo hartu ziola pentsatu zuen, eta ez zion garrantzi handirik eman.
Matxaleni berdin gertatzen zitzaion, baina noski, nola sentituko zuen 24 urteko mutil batek zeozer 15 urteko neskatxa batengatik?
Ezinezkoa iruditzen zitzaion, eta berak ere paso egiten zuen.
Matxaleni ziztada sendatu zitzaion, pena zen hura ba! Ez baitzuen Aitor gehiago ukisiko, baina alde batetik hobeto, horrela berataz ahaztuko baitzen.
Eta horrela hilabete, bi, hiru, lau… pasatu ziren mediku hura bisitatu gabe, ezta ikusi gabe.
Matxalen egunero oroitzen zen berarekin, baina bera, Matxalenez oroitzen zen?
Gau batean, herrian festa bat zegoen, eta Matxalen bere lagunekin irten zen, pixkat ligatzeko eta Aitorrez ahazteko gogoekin, eta nun ikusi zuen Aitor, hantxe! Bera zegoen taberna berean.
Jesus… Kasualitatea bazen ba!
Berarengana hurbildu zitzaion, ezin zituen gogoak gehiago aguantatu:

-Aitor! Aspaldiko! Nola zu hemen?
-Kaixo Matxalen! Ni hemengoa naiz, eta hemen parrandan, pixkat lana alde batera uzten!
-Ene herri berekoak eta ohartu ere ez gara egin! Zer nolako kasualitatea! Tragu bat artzera gonbidatzen zaitut.
-Ondo da, onartzen dut eskaintza, joan gaitezen hango mahi hartara.
Eta halaxe egin zuten, pixkat izkutatuta zegoen mahi batetan eseri ziren, beraietaz eta beraien gauzetaz hizketan.
-Nola duzu ziztada? Guztiz sendatu zaizu?
-Askoz hobeto dut, hala ere batzuetan marka gorri batzuk agertzen zaizkit, eskerrik asko.
Horrela orduak igaro ziren hizketan…
Bat-batean bien begiradak gurutzatu ziren, eta segundo luze batzuz elkarri begira geratu ziren. Bietako batek ere ez zekien zer egin, argi zegoen biek nahi zutena, baina zaila zen, oso zaila.
Baina sentimenduek agintzen zutena egin zuten biek, bat-batean Aitorrek Matxalenen kokotza hartu eta musu bat eman zion.
Muxu ahaztezin bat.

-Barkaidazu Matxalen, ez nuen hori egin behar, zuk 15 urte dituzu, nik 24 eta…
-Eta zer? Maite izanez gero, zergatik ezin gara elkarrekin egon?

Egunak pasa ziren… Biek gai horri buelta asko eman ondoren, izkutuan ikustea erabaki zuten.
Horrela iraun zuten 7 hilabetez, oso zoriontsuak ziren biak, asko maite zuten elkar.
Baina arrisku bat zegoen, edonork ikus zezakeen, eta hala gertatu zen, Matxalenen izebak ikusi egin zituen biak muxuka.
Txundituta geratu zen, ezin zuen sinistu hura Matxalen zela.
Korrika batean amari kontatu zion, eta noski, mundu osoa ohartarazi zen gertatzen ari zenaz.

-Matxalen, ze astakeri egiten ari zara?
-Ama ez da astakeri bat, maitasuna da.
-Maitasuna? Zutaz aprobetxatzen ari da! Ez ahal zara konturatzen?
-Hori ez da horrela ama, berak eta nik bakarrik dakigu zer dagoen gure artean, bost axola zait besteok pentsatzen duzuena.

Arazo asko eduki zituzten Aitorrek eta Matxalenek.
Aitor erabat beldurtuta zegoen, gartzelan sartuko zioten beldurra zuen, pederastaz akusatu ahal ziotelako.
Eta hala egin zuten, herriak Matxalenek zituen marka gorriak eta bultuak, Aitorrek bortxatu zuelako zela esaten zuten.
Dena gezurra zen arren, Aitor epaitu eta gartzelan sartu zuten.
Matxalen harrituta geratu zen hori entzun zuenean, eta Aitor ikustera joan zen.

-Aitor laztana! Nolatan gertatu dau hau? Ez dut ulertzen! Nik ez nuen nahi hau gertatzea! Maite zaitut eta zurekin egon nahi dut!
-Bortxatu egin zaitudala esaten dute, eta hau da tokatu zaidan kondena, baina ez zait axola, zutaz maiteminduta nago.
-Egia esango diet guztiei eta gu bakean uzteko eskatuko diet! Ez dago eskubiderik, elkar maite badugu utz gaitzatela bakean!
-Arrazoi duzu, gendeak egia jakin dezan ordua heldu da, ez nau ezerk lotsatzen, ezta ezerk beldurtzen.

Eta halaxe izan zen, Matxalenek egia aitortu zuen, inork ez zuen hasieran ondo hartu, baina onartu beharra izango zuten, Aitorr eta Matxalen elkarrekin egongo baitziren.
Eta frogatu zuen handitu eta ziztada gorri horiek erle batek eginak zirela, medikuaren fitxaren bidez eta erizainaren laguntzari esker.
Ziztada batzuengatik hori guztia gertatzea, penagarria iruditzen zitzien…
Baina azkenean Aitor gartzeletik kanporatu zuten, eta azkenik Matxalen eta Aitor lasai-lasai ibili ahalko ziren ezertaz kezkatu gabe.
Gendeak onartu ez zuen arren, berdin zitzaien, haien maitasuna gendeak esaten zuena baino handiagoa zelako.
Nork esango zien erle ziztada batengatik beraien axukre koxkorra aurkituko zutela?
Nun eta anbulategi baten! Harrigarria zen…
Baina ziztada hura ez zen soilik erle ziztada bat izan, maitasun ziztada bat baizik.
Maitasun ziztada oso handia.



Amaia.Muñoz/ 4.D

Maitasun gutuna


Kaixo maitea:
Egia esaten badizut, hainbeste sentipen ditut hemen nire barnean gordeta, ez dakidala ondo nundik hasi, baina korapilo sendo hau askatzeko unea heldu dela uste dut, eta gutun honen bidez esango dizut, aurpegira ez zaizkidalako gauza hauek irteten:
Dena hasi zen Udaberri zoragarri batean, loreak hasten ari ziren bitartean, zuganako maitasuna ere hazten zihoala ohartu nintzen.
Ez dakit nola, baina denbora gutxian, barrurarte sartzea lortu duzu, nire bihotzeko leku izkutu honetaraino hain zuzen, eta gutxi balitz, bihotza piztu didazu.
Ez daramagu denbora asko, 5 hilabete soilik, baina 5 hilabete hauetan, inork inoiz eman ez didana eta sentiarazi ez didana nik sentitzea lortu duzu.
Ez dago hitzik zu deskribatzeko, zoragarria zara.
Dena da zoragarria, zurekin denbora ez da existitzen, hilabeteak egunak dira, egunak orduak, orduak minutuak, eta minutuak sengudoak.
Zu ikusten zaitudanean, gauza txar guztiak joan egiten dira nire barrenetik, eta alaitasuna eta zoriontasuna baino ez dut nire barnean.
Nola liteke pertsona batek hau guztia niri sentiaraztea?
Batzuetan txotxola bat bezela nabaritzen dut nire burua, baina dena txora-txora eginda naukazulako da.
Zure begietan zerua ikus dezaket, bertatik irteten den argia, eguzki izpiak baino argiagoa baita.
Zure irribarreak asko trasmititzen dit, nirekin zoriontsu zarenaren sentsazioa ematen dit, eta asko eskertzen dut.
Eta zure ile kixkur luzeak hain dira luzeak, zein askatasunera gogorarazten didate.
Guk biok biziko dugun askatasunari hain zuzen.
Lixkarrak ere eduki ditugu, baina beti aurrera jarraitu dugu, lixkarretatik beti atera dugu zeozer ona, akats gehiago ez egiten ikasi dugu, eta harro nago horretaz, harro nago gure harremanaz.
Askotan galdera berdina egiten diot nire buruari:
-Zer izango nintzateke zu gabe? Nor maitatuko nuke, nik zu maitatzen zaitudan hainbeste?
Eta inoiz ez dut erantzunik aurkitzen, zu zara nire bizia, zu gabe nire bizitzak ez duelako zentzurik.
Eta une hauetan konturatzen naiz, zenbat maite zaitudan, zoratzeraino maite zaitut, zoramena zara niretzako.
Batzuetan min egiten badidazu ere, ez zait axola, zoratzeraino maite zaitudalako.
Zurekin ez nagoenean, denbora oso astiro doa, eta beti denak zuri gogorarazten dit, eta segundoak zenbatzen hasten naiz zu berriz ikusteko.
Askotan pentsatu dut: Zurekin egon nahi dut bizitza osoan, bizitza osoa zu gabe ez delako existitzen, baina batzuetan zaila iruditzen zait, bizitza osoa denbora asko baita.
Ezinezkoa dela pentsatzean, negarrez hasten naiz, eta nire begietatik malko disdiratsuak ateratzen zaizkit, zuk ematen didazun disdira hori, joan egiten zait.
Bakarrik zu nire albotik joan ahal zarela pentsatzeak, bizitzeko gogoa kentzen didalako.
Zure besoetan babesturik sentitzen naiz, zure begiradan galtzen naiz, zure ahotsa melodia perfektua da, bibolin baten melodia perfektua bezalakoa, eta zure eskuak, hain dira ere perfektuak... Non ikutzen nauzunean, zeruraino eramaten nauzula, zeruraino ez, zerutik hiru metrora, zeruko toki hartara, inork ezagutzen ez duen tokira.
Hau idazten hasi naiz, eta harrigarria iruditzen zait, nahikoa idatzi dudala uste dut, baina oraindik milaka sentipen ditut nire barnean gordeta zuri esateko, baina ez dakit nola azaldu, ezin dudalako dena hitz batzuetan azaldu.
Zuk ematen didazuna ez da hitzez neurtzen, ezin da neurtu.
Sinistu ez arren, momentu hauetan, begiak malkoz bustita ditut, zugatik egunero isurtzen ditutan malkoz, zu joatearen beldurraren malkoak hain zuzen, baina hain zoriontsu egiten nauzunaren malkoak ere badira.
Egia esanda, gutun honetan ez dut idatzi sentitzen dudanaren erdia ere ez, egunero sentipen berri bat batut zure alboan, eta ezinezkoa egiten zait denak idaztea.
Amets hau gure harremana bezain zoragarria da, ez dut amets hau inoiz bukatzerik nahi.
Zu behar zaitut alboan, zu gabe ez naiz ezer.
Izugarri maite zaitut laztana, izugarri, benetan.


Amaia Muñoz/ 4.D